2015(e)ko azaroaren 30(a), astelehena

Robotika lantzen!

27/11/2015

IMAGINAZIOA DA ZURE lMUGA BAKARRA!
Kaixo lagunok! Gaur oso motibatuta joan naiz klasera.  Ostirala da eta asteburutik oso gertu gaude bai! Baina hori ez da izan gaurko gogoak piztu izan dozten arrazoi nagusia baizik eta gaurko klasea berezia izango zelako. Aurreko egunean irakasleak mezu bat bidali zigun esanez sorpresatxo bat zeukala.
Jada, irakasgai hau hasi zenetik jakinarazi izan diogu robotikari  edo teknologia berriari buruzko jakin-mina. Beraz, gaurkoan Robotika eta 3Dko inpresorari buruz airtzeko pertsona ekarri digu. Irakaslea da eta teknologiaren mundua hezkuntza arloan sakontzeko grina zuelarik, egun, bq enpresako lankidea da.
Irakasle honek, robotika irakaskuntzan nola lantzeari buruzko azalpen txikitxo bat egin zigun. Beraz, aurkezpen hau burutu dut laburpen modura:  
Hezkuntza arloan honek duen zeregina azaldu ondoren,  robotikan lantzeko aukera izan dugu ere. Horretarko, bi eta hiruko taldeetan elkartu gara eta bakoitzak programagailu kutxa bat bat jaso dugu. Lehendabizi, gailu bakoitzaren esanhaia eta funtzioa azaldu dizkigu. Niretzat, zaila egin zait kontzeptu asko berriak zirelako eta gaur arte ez nituelako ezagutzen. Hala ere, ekiten hasi garenean laster ulertu dut funtzionamendua. Programatzen hasteko ere, bakoitzaren ordenagailuan  bitblog.com-en kontu bat sortu dugu, roboten aginduak bertan programatzen baitira.  Nahiz eta kostatu izan azkenean lortu izan dugu gure LED bonbilak piztea!

Hona hemen bitbloq plataforma erabiltzeko modu erraz batean azaltzen duen  tutoriala:


Saio oso interesgarria izan dela deritzot, egun, oso presente daude teknologiak eta gizarteak aurrera egiten duen heinean, berrikuntza ugari sortzen dira. Beraz, irakasleak momentuko beharretara egokitu behar dira etorkizuneko ikasleen erantzukizunak asetzen laguntzeko. Gainera, egungo ikasleek txikitatik hezten dira teknologiekin, izan ere, gaur egun badakite robotak programatzen baita diseinatzen. Esaterako,  "La teconología que viene" artikuluan  dioen lez:  

Berrikuntza teknologikoa aurrerapen etengabean ari da gelditu barik baita bere aplikazioa hezkuntza arloan. Hori dela eta, hurrengo hilabeteetan gure etxebizitxetara zein ikasgeletara produktu berriak helduko dira  gure hezkuntza hobetzea lagunduko dutenak bai eta ikasleen motibazioa handitzera bultzatuko dutenak.

Hauek dira azkeneko produktuen adibide batzuk:

Cellrobot: 100 robot baten!                  Robo Wunderkind:  
                                                                                  Robotika eta programazioa bost urterekin hasita
cellrobotrobo2

Skreens: Gailu guztientzako pantaila bakarra
skreens copia


Aldaketa eta aurrerapen hauek gizartean eta gure arloan eragina dutelarik oso garrantzitzua dela deritzot gaurko klasean izan dugun moduan,  teknologia berriei buruzko formakuntzak jasotzea etorkizuneko erronkei aurre egiteko eta gure etorkizuneko ikasleei langudu ahal izateko. Osterantzean, heziketa atzeratu bat eskainiko genuke eta honekin batera, gizartearen aurrerapenerako oztopo bihurtu.
Zentzu horretatik, robotikaren arloa lantzea badugu irakasleok. Arazoa da nola landu robotika eta oinarrizko gaitasun eta konpetentziak aldi berean? Galdera honen erantzunetariko bat Proiektuetan da. Hauetan, hainbat jarduera planteatzen dira ikasleak gauzatu deitezan. Jarduera hauek burutzeko hainbat konpetentzia darabilte eta.


Mota honetako jardueretan erabiltzen den metodoa PBL-a da. Honekin, lortzen dugu, ikasleek motibatuta iakastea eta edukiak benetazko erabilera dituztela ohartzea, hau da, ulertzea bizitza errealean badeukiela euren erabilera. Gainera, barne motibazio bat edukitzera laguntzen du, honela, klasera joateko gogoak benetazko nahietatiik eratorriak  izango dira, ikasten dutena baliogarria dela ulertuz eta ez kanpo faktore (sari edo zigorra ekiditzeko) baten eraginez. Gainera, proiektuetan, hainbat eduki edota konpetentzia lantzeko oportunitatea eskaintzen du. Adibidez, robot bat programatzeko eta diseinatzeko logika erabiltzen da, neurriak, talde-lana...

Bideo honetan ikusi dezakegu  ikasleeak nola lantzen duten robotika klaseetan:

Azken finean, egungo ikasleak badakite robotak programatzen baita diseinatzen ere! Beraz, zein izango da gaurtik aurrera garatu beharreko konpetentziarik garrantzitzuena? Kreatiboa izatea!
Orain, ikasleek garatu beharreko erronka berria daukie, gizartea hobetzeko baliabideak eskuragarri dituztela falta izango zaien gauza bakarra imaginatibo eta sortzaileak izatea da! Horrela, gure gizartea hobetzeko aukera amaigabeak izango ditu! 
Ongi etorri datorren gizarte sortzaile honetara! Ongi etorri ikasle sortzaileak!

Hurrengo egunean, beste pauso bat emango dugu teknologiaren inguruan. 3Dko inpresorak erabiltzeko aukera izango ditugu diseinatzeko. Irrikitan nago hurrengo saioa edukitzeko. Beraz, hurrengo sarreratxoan betiko lez, klasean landutakoari buruzko azalpen eta gogoetak helaraziko dizuet. Adi egon zaitezte eta laster arte!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina