2015(e)ko azaroaren 23(a), astelehena

Proiektuetan oinarritutako hezkuntza Freinet

19/11/2015
Gaurko klaseari hasiera emateko, freinet-en pedagogiari buruzko artikulu baten irakurketari ekin diogu.
Proiektuetan oinarritutatko hezkuntza edo ABP (aprendizaje basado en proyectos) arazo edo galderen aurrean soluzioak bilatzeko zereginen multzoari deritzo non ikaslearen diseinu edo ikaskuntzaren planifikazioa eskatzen den bai erabaki hartzeetan bai ikerketa prozesuetan. Aldi berean, era autonomo batean lan egiteko aukera eskeintzen du ondoren, gainerakoen aurrean amaierako produktu bat aurkezteko. (Jones, Rasmussen, & Moffitt, 1997).

Hurrengo aurkezpenean duzue Haiku-ren bidez sortu dudan pbl-ren laburpena:

PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO HEZKUNTZA - Created by MIRIAMDIAZ with Haiku Deck, presentation software that inspires

Azken finean, hezkuntza esanguratsu bat lortzea du helburu. Aurreko aurkezpenean azaldu dugun gisan, ikasleak haibat ezaugarri lortzen dituen ehinean, autonomo, arduratsu, eta garrantzitsuena, parte-hartzaile eta aktiboak izaten lortzen izaten dute gure gizartea hobetzeko aukera lortzen dugularik.


Metodo berritzaile hau, aurreko metodologiei buruzko hausnarketari bultzatu nau. Bada, metodo tradizionala obedientziari lotuta dago eta honekin batera, pentsaera kritiko bat izateren gaindiko urrunketari. Era berean, gizarte konformista baten isla da. Gizabanakoek izandako arauen multzoak errespetatzeari eta betetzeari ekiten diote eta ez dira gelditu pentsatzen ia gaur arte jarraitutako ideien multzoak egokiak diren. Modu honetan, zaila da gure gizartea hobetzea, ez baitu jarrera kritiko ezta aktiboa. Egun ordea, gizarte aurrekoi eta sortzaile bat dugu (ahalmena dugun neurriaren barnean), non hobekuntzari begira jarrera parte hartzaile bat aurkezten dugun. Hala ere, sortzaile eta parte hartzailedun jarrera hauek hobetzeko ekimenak egiten jarraitu behar dugu, izan ere, muga nahikoak ditugu oraindik eta. 

Hona hemen Freineten oinarri pedagogikoak ulertzeko informazioa:


Proiektuen lanketan oinarritutako hezkuntzak dakartzan onurak behatuta, jarraian, etorkizunean baliogarria izango zaigun proiektu bat jorratzeko pausuak burutzeko aukera izango dugu.
Beraz, aurrrerantzean gure interesak kontuan hartuta, Lehen hezkuntzan bideo edizio baten bitartez proiektu bat gauzatzeko eman beharreko pausuak eta bere diseinua burutuko dugu.

Bideo edizioan honako alderdiak kontuan hartu beharko ditugu proiektua gauzatzerakoan:
  • Adina
  • Curriculumenko aedukiak adin tartearen arabera
  • Irudikatu eduki bakoitzaren lanketa
Jorratuko dugun ariketa, oso intersegarria deritzot. Aberasgarria ere, gure etorkizunean erabilgarria izango delakoan.  Gainera, erabat motibagarria, bada, gure intereseko alderdi bat ikasiko dugu eta aldi berean, proiektu txiki bat esperimentatzeko aukera izango dugu lehendik aiapatutako onurak barne.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina