2015(e)ko azaroaren 14(a), larunbata

Irakasle berria, proposamen berriak

Kaixo guztioi, orrialde honetan, klasean landutako edukiak argitaratuko dira: Gaiak, informazioa, iritziak...

12/11/2015
Gaur, eguena, informazio eta komunikazio teknologiaren irakasgaia irakasle berriarekin izan dugu. Hori dela eta, ebaluaketaren nondik-norakoetan eztabaidan aritu gara. Ebaluatuko diren alderdiak honakoak izango dira: Bloga bisualki, idatzizkoa, Edukiak, erabilitako baliabideak eta klaseko partaidetza. Lana, eguneratua izan behar da, hau da, berandu argitaratutakoak atzerapuntuak izango ditu. Ebaluaketa jorratzeko, ikaskideok eta irakasleak parte hartuko dugu. Bakoitzak hartuko duen balorazioaren portentzaila eztabaidagarri geratu da. Bada, hobe da guztion artean adostasun batera ailegatzea era demokratikoan gauzatzea baino. Era honetan, guzion adostasunean aukeratuko dugu ebaluaketaren portzentailak , jadanik, ikaskideok ebaluatzeak kezkak azalarazi zaizkigu hauek arriskuak eragin diezaiolakoan notaren inguruan. Hurrengo bideoan lanaren ebaluaketan eremu bakoitzaren puntuazioa azaltzen da:
 Irakasle berria izateak onuragarritzat hartu dut.Gaztea izanda gure interesak, beharrak eta errealitatea bera urbiletik ulertzea dakar laguntza esanguratsu eta eguneratu bat eskainiz. Ebaluaketari dagokioneri, ikaskideon esku hartzeak egoki deritzot gure autonomia eta arduratasuna garatzen lagunduko digularik. Hala ere, ebaluaketak zentzuzkoak eta zintzoak izatea espero dut. Bide horretan, notaren manipulazioak edo interesetik alde ebaluatzeko arriskua gerta leike gure nota galaraziz. Beraz, elkarri jarritako nota %100-eko balioa ez izateak eta irakasleak baita, baloratzeak nahiko lasaitzen nau.

Ondoren, guztion emailak, jaso ditugu gure bloga ikaskide guztiek erabilgarri izan dezaten, Honi buruz baita, iritzi positibo bat aurkezten dut, Horrela, helarazitutako informazio eta iritziak partekatzea errazagoa izango zaigu besteon ikuspuntu, hausnarketa eta ekarpen berriak jasoz eta gure ikaskuntza edo hasieran geneuzkan iritzi ekarpen eta gogoeten sakonera zabalduz edota besteok eduki dabien ekarpen eta ikuspuntu berrietara zabalduz.  Azken finean, gure eraikuntza pertsonala aberastuz eta komunitatea hobetzeko aukera emonez.

Hona hemen, Blogei buruzko artikulua irakurri ondoren aterata ditudan ondorioak:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina