2015(e)ko azaroaren 24(a), asteartea

PROIEKTUARI EKIN!

20/11/2015

GOGORA EKARRI-IDEIAK EKARRI
Klasea hasi bezain laster, irakasleak proposatutako dinamika txiki batean aritu gara. Dinamika gaur arte emandakoa gogora ekartzean zetzan, horrela landutako ideiak freskatzea lortu izan dugu gaurko saioko ideiekin sakondu eta lotuz. Parte hartzea librea izan da. Bestetik, ideia ezin hobea suertatu zait Lehen Hezkuntzan aplikatzeko. Bada, ikasleak gogoratuko dute egunera arte landutakoa , ariari jarraitzea ahalbidetuz eta ondorioz ikasketa esanguratsu bat lortzea.


Dinamika hau jorratu ostean, horri buruzko gogoeta bat bueltaka aritu da nire buruan zein ondorioz, informazioaren bilaketa batean murgildu nauen. Ondoren aurkeztuko dudan artikulu batean dioen arabera, klaseko denbora topera aprobetxatzeko komenigarria da gomendio hauek jarraitzea:

  • Helburuak: Gure klasearen errealitatearen abiapuntutik, helburuen ezarpena.
  • Jarraipena: Aurreko saioeteako aldagai garrantzitzuenak gogora ekartzea eta ulertutakoari buruzko ebaluaketa jorratzea.
  • Sarrera: jarraian landuko diren gaien edo saioen buruzko aurkezpen txikia.
  • Garapena: Saioko gaien garapena.
  • Aplikazioa: Jorratutako gaia abiapuntutzat hartuta ikasleen ulermena frogatzeko beste kasuak planteatu.
  • Laburpena: Saioaren puntu garrantzitzuenak azpimarratu
  • Eginkizuna: Ikasleek burutu izango dutenaren inguruko azalpenak edo adibideak ezartzean datza.


Hona hemen saio esanguratsu bat lortzeko jarraitu beharreko pausu guztiak adierazten duen artikulu osoa. ¿Cómo aprovechar al máximo las dos horas de clase?




Ondoren, bideo edizioko lanean hasi gara taldeka. Honeki arazo bat proposatuko dugu "gure izeneko proiektua" arazo bat ikt-ren bidez aurre egiteko baliabideak emon gaitzagun.


Klase bitartean, talde batek gauzatuko duen proiektua azaldu dute. Honek, ondorio positiboak sorrarazi dituzte kaskideotan. Bada, ideiak argitzeko, errazteko, eta ikuspuntu desberdinak hartzeko aukera ematen du. Elkarlanean, klaseko giro elkarlan kooperatibo bat sortuz.
Gauzatuko duten ideiak azaldu dute. Ondoren, klasekoek erronkak jarri diegu proposatutako proiektuaren inguruan galderak jaurtiz hauek azaldu zaien oztopoei aurre egin dezaten. Esaterako, proposamena gauzatzeko edukiak aurkeztu dituzte, bitartan, nola aplikatuko zuten erantzun behar izan dabie (galderei aurre eginez). Honek, gure ideiak baita, argitzeko baliogarria izan da.

Adibide baten auzia:
-Nola landukol lirateke futbolin bateko proiektua curriculumean agertzen den honako edukia? 
-Atzerriko hezkuntzaren barnealdean: Literatura-hezkuntza.



Bideo edizioaren pausuak zeintzuk izango diren zehazteko story-bird-en bitartez diseinua burutuko dugu, baina lehenego, komikia eskuz adieraziko da.Beraz, hurrengo pausuaren adibide bat izan dugu beste talde batek aurkeztuta. Proiektua aurrera eramateko bideo edizio batean jarraitu beharreko pausuak azaldu dituzte eskuz garatutako komiki baen bitartez. Zentzu horretatik, arbela digitalaren erabilera gauzatu dugu ( gure bigarren inters nagusienetariko bat) . Bideo edizio baten pausuekin jarraituz, ezinbesteko eginkizuna da hasi baino lehenago aurre planifikazio bat egitea.

Hona hemen hurrengo pausuan erabili beharko dugun programaren tutoriala:
Storybird

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina