2015(e)ko azaroaren 20(a), ostirala

Big bang data eta identitate digitala

13/11/2015 
Gaurko klase egunean, hainbat bideo ikusi ditugu. Lehendabizi, 2014ko espainiako gizarte txostenari buruzko bideoa ikusi dugu. Honen arabera, internet-aren erabileran ikaragarrizko hazkuntza pairatu da. Errutina bihurtu baita. Jada, etxebizitza gehienek internetera konektatzeko baliabideak ezarrita daukate:  “banda zabala”, zuntz optikora , adsl edo klablera besteak beste. Honen ondorio gisa gure gizartean sortu den digitalizazio aurrerakuntza izan da. Egun, baliabide digital anitz aurkitu ditzakegu. Lagunen edo familien arteko komunikazioa bultzatzeko eramaten gaituen berehaleko mezuak, whasapp-a, esaterako. Gailu digitalek ere, aurrerakuntza handia jaso dute eta honekin batera, gailu digital berriak. Hala nola, smarthponak, SmarTV, Tabletak, ordenagailuak… Interneten erabilera honekin batera, kontsumismoa presente dugu, bada,  online egiten diren erokosketen ehunekoaren hazi egin da Ildo horretatik, enpresak geure datuak jasotzen dabie, ondorioz, gure interesetan oinarrituta dakartzate euren produktuak. 
Azken finean, enpresek dituzten helburuak asetzeko txotxongilotzat gaude eta onodrioz, gizarte kontsumista bat sortuz. Honek, ikaragarrizko ondorio larriak sortu ditzake: baloreak, kultura, naturarekiko errespetuari zotz egitea. Honako gaiaren aurrean beraz, komeni da pixka baten gelditzea eta hausnartzea honen jatrorria eta eragin ditzakeen ondorioetaz.




Big Bang Data datuen eztandaren fenomenoari deritzo, gaur egungo gizartean aurkitzen dugun ikuspegi ezberdinetatik begira: artea, politika, ikerketa, berrikuntza eta parte-hartzea.
Datuak leku askotan daude, gauzek eta pertsonek ez diote datuak etngabe sortzeari uzten, beraz, Big Data-ren helburua informazio guzti hori kudeatu, biltegiratu, antzeman eta prozesatzea da, erabilgarria izan dadin.
Beraz, Informazio eta datu hauek enpresa teknologikoek erabiltzean tendentzia berriei buruzko informazioa aurreratzeko aukera izaten dute enpresek. Horri esker, merkataritza munduan ahalik eta arrakasta handiena lortzea du helburu. Dena den, gure datuak ez dira soilik mundu komertzialean erabiltzen. Izan ere, mundu digitalarekiko harremana izan duen erabiltzaileren datuak hau bera kontrolatzeko erabili daitezke.
Egungo mundua, azken finean, sentsorez betea dugu, pribatutasun eta konfidentzialtasunik gabe bizitzera behartzen gaituena, nahiz eta pribatutasun horren sentsazio faltsua izan.
Beraz, kontuan eduki behar da ikaragarrizko datuen bilketa honek gure interesei buruzko informazioa jasotzen duelarik, aldi berean, enpresen xede eta interesak erantzuten ari garela. Beraz,  ezinbestekoa da ohartzea  sarean publikatzen dugunari buruzko informazioa.
Gainera, gure lanbideari begira, irakasleok big bang dataren esanhaia ulertzea eta alderdi honi buruzko ondorioetaz hausnartzea ezin hobeto datorkigu, ondoren,  gure etorkizuneko ikasleei helarazi deigun  honen funtzionamendua, helburuak eta ondorioak eurek ulertzeko, kontziente izateko eta sareko erabilera egoki eta seguru batean aritu daitezen.

Identitate digitala





Identitate digitalarekin lotutako arriskuak: cracking, fishing, identitate digitalaren lapurketa. Cracking da zure datu pribatuak lapurtzen dutenean, adibidez, zerbitzarien datuak, enpresaren datuak eta beste. Fishing da bankuako kontuaren datuak eta dirua lapurtzen dutenean. Kreditu txartelaren pasahitza lapurtzen dute generalean dirua lapurtzeko. Identidade digitalaren lapurketa izango litzateke sare sozialeko kontuaren crack da. Adibidez, Facebookeko kontua krackan bidez lapurtzen dizute eta pasahitza aldatzen dute. Etapa horretan zure kontuarekin nahi dutena egin dezakete.Beste arrisku batzuk izango litzateke guk publikatzen dugun gauzakrekin lotuak daude. Ondo pentsatu behar dugu argazki bat publikatu baina lehen adibidez.Beraz, Interneten egiten duzun guztia normalean IRL ondorioak izaten baitu.

Bestetik, sare sozialak dependentzia mota bat sor dezake eta kasu batzuetan adizioa edo deprezioa. Azkeneko hau sortzen da sare sozialetan bizitza perfektuaren irudia adierazten delako, ondorioz, askok bere egunerokotasuneko bizitzarekin konparatzen dute eta maila horretara iristen ez direlarik depresioan erortzen dira. Gainera, batzuek maila altuegiak ezartzen dira xede gisan, eta izugarrizko aldamiajea dagoelarik, antsietate moduko bat pairatzen dituzte. Gizartearekiko eragin larriak sortzen dituzte irudi faltsu hauek. Badirudi, gizartean onartuta dagoen bizitzarik hoberena euskarri digitalean erakusten den hori dela edo bizitza perfektua bat dituzten pertsona horiek bakarrik daukatela zoriontasuna. Larriena, zoriontasuna sare sozialen mende usten dituztenak dira, irudi faltsu zein egiazkoak diren moduko bizitza horiek lortzea dutenenhelburu, bitartean, euren zoriontasuna galtzen ari direlarik.
Zoriontasuna ez da bizitza perfektu baten isla, baizik eta bizitako momentuak gogoz bizitzea.
"Gauza nabaria da ez dela zoriontsua nahi duena falta zaiona, jadanik frogatu den moduan, eta inork ez badu biltzen aurkitu nahi ez duena, eta haiek (akademikoak) beti egiaren atzetik badabiltza, egia da, beraz, haren jabe izan nahi dutela, hura aurkitzea helburu dutela. Hargatik, ez dute aurkitzen. Hortaz, beren ahalegin eta asmo guztietan huts egiten dute. Ez dira, beraz, nahi dutenaren jabe, eta hortik ondorioztatzen da ez direla zoriontsuak." (Agusin Hiponakoa)
Gainera, kontziente izan behar gara, sare sozialetan argitaratzen den guztia ez dela benetazkoa. Beraz, alferrizkoa da argitaratzen den guztiaren eredua jarraitzea eta zentzu horretatik, benetazko bizitza ez da sare sozialetan agertzen den modukua beraz, guk ere, planteatu beharko ginateke ia zergatik sare sozialetan beste era baten edo gustatuko litzaigukeen moduan azaltzen garren. Bizitza arruntean era berdinean aurkezten gara? Zergatik sare sozialetan beste jarrera bat hartzen dugu?

ZORIONTASUNA LIKE baten ordez? BENETAN? HAUSNARTU MESEDEZ!


Hona hemen sare sozialetan azaltzen den bizitza faltsu bati buruzko bideo oso interesgarria bat:




Benetazkoa al da internet-en azaltzen duzun indentitatea? 
Egiazkoak dira bertan azaltzen ditutzun aurpegi guztiak?




Zer da identitate digitala?
Identitatea eta identitate digitala kontzeptuak ez dira gauza bera. Izan ere, identitatea norbanakoaren edo komunitate baten ezaugarrien multzoa da eta besteen aurrean bereizten ditu. Identitate digitala aldiz, pertsonak interneten ibiltzen direnean, sarean geratzen den arrastoari dagokio; hau da, materialen bat sortu edo eskegitzea, beste batzuekin izandako komunikazioan trukatutako informazioa, etab.


Zure irudi egokia islatzen duzu?
Identitate digitalean islatzen den irudia nahiz eta urbilekoa irudi, ez da benetazko izaeraren isla. Izan ere, azaldu nahi ditugun bizitzako parteak aukeratzen ditugu. Beraz, agian, bizitzaren aurpegi guztiak ez ditugu azaltzen, ordea, besteak jasotzea nahi dugun irudua baino ez dugu aurkezten.


Zure identitate digitala bizitza normalean daukazunarekin bat dator?
Aurreko galderan aipatu dudan gisan, beti ez dator bat bizitza normalean daukadanarekin. Bada, denok ditugu egun hobeagoak edo txarragoak eta hauek guztiak ez ditugu partekatzen sare sozialen bitartez, baizik eta azaldu nahi dugun informazio mugatu bat baino ez, agian, eskutuko informazioa gorde eginez.


Zure identitate digitalak kezkatzen zaitu?
Betidanik jaso izan ditugu honek suposatu dezakeen ondorioei buruz, irakasleengandik, gurasoengandik bai eta telekomunikabideetatik ere. Beraz, gaur arte nahiko kontziente izan naiz informazioa partekatzerakoan. Hala ere, gaur izandako bideoak pentsaraztea egin naute. Bada, inkontzienteki ere, informazio asko eskaini dezakegu imagina ezinezko hainbat erakunde, enpresa, pertsona... Kontu handiz ibili behar da eta honetaz kontziente izan behar da.


Eskolan identitate digitala landu beharko genuke? Zergatik? Nola?
Honek sortu ditzazkeen arriskuak kontuan edukita, garrantzitzutzat eta ezinbestekotzat dut landu beharreko aldagaia. Etorkizunera begira baita, ikasleei helarazi behar zaien edukia da.
Honako gaia jorratzeko, ondo legoke hilabetero identitate digitalari buruzko auziak plantetzea eta honetaz hausnartzea, bai gaur arte partekatzen dugun informazioari buruz, erabilitako sareak bai, honek dakartzan arriskuak astertzea,

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina