2015(e)ko abenduaren 17(a), osteguna

Adobe premiere istalatzen!

10/12/2015

BIDEO MUNTAKETA!
Kaixo guztioi!
DILAN-eko aste luze baten ostean, martxan jartzeko ordua heldu da berriro ere. Gaurkoan, bideoak editatzeko programaren istalazioari ekin diogu, ondoren, taldeko proiektua aurrera eraman dezagun.
Programaren izena Adobe premiere pro da.
Klasean, honako programa istalatzeko bi bide ezagutu ditugu:

-Ofiziala: Creative chrome
-Youtubetik arakatuta

Bideoen nahasketak edo pasarteak editatzeko bideo-edizio programa honetara jo dezakegu. Hona hemen programa, zehazki,  zertarako balio duen azaltzen duen shlideshare labur bat:

Istalazioan, denbora nahiko eman diogu baina jarraian, bideoa muntatzeko lehenengo urratsetara ekin diogu.  Aurreko asteetan, azaldu genuen lez, proiektua gauzatzeko egindako komikitik abiatu gara.
Pausu honetarako, taldeak lana banatzeari ekin diogu, Batzuek argazkiak arakatzen zituen bitartean, bestak ordea, bideoak, musika, audioak....etab.

Lan egiteko era aproposa dela deritzot. Horrela, ikasketa kooperatibo batean jarduteko aukera izaten dugu eta.



Bideoa muntatzeko baliabide guztiak prestatzen ari gara! Laster ekingo diogu bideo edizioari!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina