Baliabideak


BIDEO BALOREAK

Baloreak askotan, kanpo faktoreengandik bereganatzen ditugu. Hori dela eta, telebista indarra handia izaten du eremu hauetan. Gainera, zineman ere, baloreak zeharka lantzen dira neurri handi batean, hortaz, baloreak eraikitzen lagundu behar diegu. Jarraian, komunikazioaren bitartez landu daitezkeen baloreak helarazten dizuegu: 

cortos idiots 2
2013ko Big Lazy Robot VFX- en istorioan teknologiaren ondrioz sortutako kontsumismoari eta sedentarismoari kritika egiten du. Dana daukagu, batez ere, sakelako telefonoak deiak gauzatzeko baino, edozein gauza egiteko erabiltzen direnak. Stop motion japoniar robotekin.


cortos el sandwich de mariana 1
2014ko Carlos Cuarónek bullying aurkako kanpaina indartzeko egindako bideoa . Bideo honetan, ikusi dezakegu erasotzailea biktimaren rola jasotzen aldi berean. Gainera, gure gizarteko biolentziari buruz hausnarketa egitera bultzatzen gaitu.



Cortometraje Doll Face
2005 urtean argitaratua. Komnikabideei kritika egiten du honek esteriotipoen markatzaile izanda. Azpimarratzekoa da gaur egun hauek oso presente ditutgun lez, gure gizartean eta batez ere hezkuntza duten eragina, beraz, ezinbestekoa dugu hauek dituzten ondorioetaz ohartzea. Bideo honetan komunikabideek sortzen dituzte esteriotipoei buruzko hausnarketara bultzatzen du. Garrantzitzua da nobere zein besteenganako bai pertsonaren itxuragatik bai izaeragatik.



maltrato
Diego Jiménezek bideo hoenen bitartez helarazi nahi du norbera maitatzearen eta baloratzearen garrantzia. Istorio honen aburuz, conplexuen ondorioz gutxiagotasun sentimendua bizi daiteke honek dakartzan momentu latzak barne.





ANIZTASUNA

Gizartean gizakion aniztasuna oso presente dugu eta elkarbizitzen ikasi behar dugu. Beraz, ezinbestekoa da aniztasuna klasean lantzea. Hona hemen lehen hezkuntzan aniztasuna lantzeko bi joku interesgarri.

interculturalidad Primaria


EMOZIOAK

Azpimarratzekoa da inteligentzia emozionalaren garapena. Konpetentzia honek gainerako gizabanakoek ulertzea baita autoezagutzari laguntzen dio. Munduko ateak zabaltzen gaitu eta gure familiarekin, lagunekin edo ezagunekin modu eraginkorrago batean sozializatzeko aukera ematen du. Beraz, zergatik ez landu txiki-txikiak diren unetik?

Hona hemen emozioak lantzeko klasean jorratu dezakeegun dinamika baten pausuak:
Jarduera guztiaren kudeaketa ikusteko: klik hemen

Asmatu nola sentitzen naizen
emociones


  1. Emozioen aurkikuntza zakua: Emozio desberdinen argazkien erakusketa
  2. Emozioaren aitorpena: Argazkiei buruzko galderak aurkeztu
  3. Arrazoiak imajinatuz: Bere emozioaren zergatia bilatu
  4. Egoera konpontzen: Emozio positibo edo negatibo baten aurrean irtenbide posibleak aurkeztu.

Jarduera hau oso baliagarria izan daiteke ere, ezaugarri fisiko edo keinuzkoak identifikatzeko. Bide horretatik, 
besteen emozioak identifikatzeko ulertzeko eta irtenbideak bilatzeko aukera ematen digu.

INTELIGENTZIA ANITZAK KLASEAN LANTZEKO 10 

BALIABIDE

Adimen anizkunaren teoriaren arabera inteligentziak dimentsio anitz omen ditu. Urte luzeetan eztabaidatu izan da ea inteligentzia modu zientifikoan neur ote zitekeen. Gardnerren ustez, pertsona bakoitzak inteligentzia maila desberdina dauka inteligentziaren hainbat aldetan. Inteligentzia orokorra zenbait inteligentziatan, banaturik deskribatzen du. Norbanakoaren barneko inteligentzia eta pertsonen arteko harremanetarako osatzen dute inteligentzia emozionala.

Teoria hau lehen aldiz 1983. urtean argitaratu zuen Frames of Mind: The Theory of Multiple Intelligences liburuan ("Gogoaren eraikuntza: Inteligentzia Anitzen Teoria"). Teoria hobetzen saiatu zen hurrengo urteetako zenbait argitalpenetan.

Ondoren, Howard Gardnerren adimen anitzen teoria azaltzen duen mapa kontzeptuala daukazue, horretan eskola inguruan adimen anitzak lantzeko erabil daitezkeen TIC ezberdinak ageri dira.


Howard Gardnerren Adimen Anitzen teoria ez da giza ezagutzaren planteamendu bat gehiago soilik, baizik eta zientzia psikologikoa, eta batez ere hezkuntza iraultzen ari den proposamena. Gure burmuin potentziala anitza eta moldagarria da, denok adimen bat baino gehiago garatzen ditugu. Ondorioz, ikasleak beraien perfil intelektualari erantzuten dioten gaitasunetan prestatzeko erantzukizuna dauka eskolak. Zentzu horretan, Adimen Anitzen teoria oso tresna baliagarria izan daiteke, hau da, eredu bat kalitatezko hezkuntza sistema sortzeko saiakeran. Beste modu batera esanda, Gardnerren lanak ondo egituratutako marko teoriko eta praktikoa eskaintzen du ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan sakoneko aldaketak egiteko.

Nahiz eta Gardnerren teoria eskolari zuzendua ez egon, hasieratik bertatik kuriositate handia sortu zuen hezitzaileen artean. Kalitatearen hobekuntzan eragina izan duen alternatiba teoriko eraginkorrenetakoa bihurtu du horrek. Horregatik, bere argitalpen ia guztietan aipatzen du eskola. Giza ezagutzak arazoak konpontzeko eta produktuak sortzeko erabiltzen dituen trebetasun anitzak aurkitzeko, garatzeko eta ebaluatzeko leku aproposa dela dio eskola.

Jarraian, adimen anitzak garatzen laguntzen dituen 10 baliabide aurkeztuko ditut:

  1.  EntusiasMAT Matematikako konpetentzia lantzeko, 3 eta 12 urte bitarteko ikasleentzat bideratuta.
  2. Colorines  Baloreetan oinarritutako heziketa lantzen da gapen integral bat lortzen laguntzeko. 
  3.  Mi Oasis  Howard Gardner-en web-orrialde ofiziala.
  4.  Infografía con recursos Teoria anitzen laburpena eta hainbat baliabide.
  5.  Infosal Eraikuntza, osasuna eta haurrei buruzko komunitatea.
  6.  Colelgi Montserrat Eskola honek adimen anitzen teoria oinarritzat hartuta proiektuak gauzatzen dituzte.
  7. Recapacita Arreta indibiduala eta heziketari buruzko berrikuntzak eskaintzen ditu.
  8. Digital-Text   Testu-liburu digitalen erabileltzen hasi zen lehenengo fundazioa.
  9. SET "Desberdin pentsatzen dugu" leloarekin adimen anitzak baloratzeko baliabideak.
  10. Tiching Teknologia berriak erabilita heziketa pertsonalizatu bat  ematen dituzten baliabideak aurkezten ditu.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina