2015(e)ko abenduaren 25(a), ostirala

Azken eguna

18/11/2015

AGUR ESATEKO GARAIA...

Lauhilekoaren amaieran gaude eta IKT irakasgaiaren azken eguna iritsi da. Penakin eta pozez aldi berean, agur esaten diot irakasgai honi. Bada, pozik joaten naiz asko ikasi dudalako bai baliabide aldetik bai metodologia eta pentsamendu aldetik. Etapa labur honetan, ikasitakoari buruzko hausnarketak asko lagundu naute nire ikaskuntza prosezuan eta bereganatu ditudan ezagutzak praktikan jartzeko grina sortu zait. Beraz, ziur nago etorkizunean baita gaur egunean erabilgarri suertatu izango zaizkigula. Gainera, positiboki hartzen dut jorratutako jarduerak gure interesei egokituta izan direlako eta horrek gure arreta eta motibazioa mantentzea eragin gaitu. Azpimarratzekoa da baita, baliabide berritzaileen erabilera. Bada, gure ikasketa aldi guztian zehar, hainbat baliabide eskaintzen gaituzte baina gehienak guretzat ezagunak dira eta aurretik maneiatzen badakizkigunak eta honek konpetentzia berriak garatzeko muga bihurtzen da. Horregatik, irakasgai honetan,  baloratzekoa da ikasi ditugun baliabide berriak eta benetan etorkizunera begira, beharrezkoak izango ditugunak. Bestetik,  erabilitako metodologian eroso sentitu naiz hausnarketak egitera bultzatu nauelako eta neurri batean, arduratasunez  eta era autonomo batean lan egitera.
Aitzitik, pena suertatu zait irakasgai honen epea bukaerara heldu izana. Irakaslea ere, berria izan da eta agerian egon da irakasgaian zein gugan jarri duen esfortzu eta motibazioa eta uste dut, horrek emaitza positiboen isla izan duela. Hala ere, denbora laburra izan dugu eremu honetan gaia sakontzeko eta gustatu izango litzaidake horrelako saio gehiago edukitzea.
Oraindik asko dugu ikasteko



Azkeneko klase honetan, lehenengo egunean esan genuen moduan, ebaluaketaren zati bat jorratzeari ekin diogu honen balioa %70a dela kontuan harturik. Horretarako, ikasle bakoitzak lau ikaskideen blogak ebaluatu ditu.
Ebaluzaioaren nondik norakoak hemen ikusi ditzakezue.
Orokorrean, puntuazio altuak eman ditut blogak ondo egituratuak zeudelako eta blogak ezagutu ez banitu bertan geratzeko gogoak ematen dituzten blogak direlako, Ortografia aldetik, nahiz eta akats batzuk izan dituzten ez dira izan larriak eta nabaria da kontuz aritu direla.
Gainera, hausnarketen eremuan ere, nahiko aritu dira eta horrek oso positibotzat hartzen dut beste irakurleetarako baliogarria izango delakoan eta horrek betentan, asko laguntzen duelako ikaskuntza kooperatibo bat izaten, sarea, ezagutzak handitzera dakar eta.


Gure artean ebaluaketa jorratzea positiboa dela deritzot gure arduratasuna garatzen laguntzen duelako era zuzen eta zintzotasunez arituz. Gainera, gure iritsi pertsonalaz gain,  irakasleak ez ezik, gure ikaskidek dituzten ikuspuntu desberdinak jakitea hobetzera laguntzen gaitu beste ikusmolde batzuk daudela ohartuz, onartuz eta alderatuz.

Rosario Hernandez dioen gisan, Dublineko irakaslea, "A través de dichas actividades, los alumnos crean sus propios criterios de evaluación, utilizan conocimientos previos, colaboran, negocian, reflexionan, disfrutan y, sobre todo, aprenden. Además, regulan su propio aprendizaje ya que son capaces de identificar sus logros y sus dificultades."

Hona hemen, Hernadez irakasleak idatzitako dokumentu osoa. Ikasleen arteko ebaluazioa gauzatzeko dinamikak azaltzen dira. Ideiak hartzeko baliogarria izan daiteke:


Geroago, taldeka burututako bideo edizioen emaitzen aurkezpenak jorratu genuen arbela digitala erabiliz. Aurkezpenak egitea ekintza oso aberasgarritzat dut. Izan ere, beste taldeak egindako lanak ikustean ideiak partekatzen dira eta horrela, ezagutzak handitzen laguntzen du. Hona hemen guk planteatuko proiektuaren emaitza:
Bideo hasieran klik egin ezazu etiketan Curriculumeko edukiak nola lantzeari buruzko dokumentu osoa ikusteko.
ç
Thinglink baliabidearekin sortua.

Ikt-ren inguruan, esan beharra daukat, beste eremuetan bezala ikaskuntza mugaezina dagoela. Izan ere, gizarte aurrerakoi batean bizi gara non aurrerapenak eta berrikuntzak etengabe suertatzen diren eta horregatik, gure ikaskuntza moldatu beharrekoa da momentuko eta etorkizuneko beharretara erantzuteko bai eta gure ikasleei erantzuten jakiteko noski!
 Zentzu orokor batean, irakaskuntza gizartea aldatzen laguntzen duelako!

Gaurkoan, hau izan da guztia beraz, agur esateko garaia iritsi zaigu! Oso arin igaro dira asteak eta orain gabonetan gaude, jada, irakasgai honen bukaeran. Espero dut irakasgai honek eskaini dizkigun baliabideak baino askoz gehiago jarraitzea ikasten, ziur nagoelako IKT-a etorkizunean izango duen presentzia ikaragarria izango dela. Beraz, laster arte guztioi eta ez ahaztu gure gizarteko etorkizunean oso garrantzitzuak garela irakasleok! Ez etsi! Ikasle maitagarriak laguntzeko prest!
Dena dela,  agur bero bat eta laster arte!


Gabon zoriontsuak opa dizuet!



Thinkling baliabidearen bitartez eratutakoa. Abestiaren konposaketa ikusteko lehengo etiketan klik egin.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina