2015(e)ko abenduaren 21(a), astelehena

Bideoa editatzen

11/12/2015 - 17/12/2015

ERRONKARI EKIN!
Ostegun eta ostiral hauetan medikura joan nintzen, beraz, ez nintzen klasera aurkeztu. Hala ere, ikaskideei galdetuta bideoa editatzen ari zirela jakinarazi ninduten.

Pertsonalki, ez dut inoiz Adobe Premiere programarekin sekula editatu baina Movie maker-ekin aldiz, bai. Niretzat ezezaguna eta nire ikaskideen iritziz nahiko konplexua dela deritzote ere. Aitizitik, Movie-maker promgrama baino aukera gehiago eskaintzen ditu.
Jakin nahi duzu nola erabiltzen den Adobe Premier Pro?
Adi hurrengo tutorialari!




Programa interesgarria delakoan nago. Bada, Movie Maker programak eskaintzen duen oinarrizko edizioetik haratago joateko aukera ematen du. Lehen Hezkuntzan, holako programa bat maneiatzea zaila izan daiteke. Hala ere, pausu simpleetan azalduz laster ulertu dezakete bideoak editatzen hasteko! Gainera, zailtasun hauek emaitza positiboak eragiten ditu. Izan ere, zailtasunak erronka berriak dakartza eta honekin, aurrre egiteko gaitasun eta konpetentziak garatzea laguntzea!

Beraz, konplexutasuna negatibo ala positibo?

"Konstruktibismoaren arabera, aprendizaia, egungo eta iraganeko ezagutzetan oinarrituta, ikasleak ideia berriak eraikitzeko jarraitzen duen prozesua da." Horrela, erronkek bultzatzen dituen elkarlan eta askatasun printzipioak aprendizaia eredu honentzat marko ideala suposatzen duela pentsatzen dut. 


Izan ere..
  • ...ezagutza orokorra eta bere eraikuntzarako beharrezkoak diren baliabide guztietarako (oinarrziko kodea, eskuliburuak, bideotutorialak...) irisgarritasuna librea eskaintzen du.
  • ...software libreko proiektuak bultzatzen dituzten komunitate zientifikoetan elkarlanean aritzea bultzatzen du (ezin da ahaztu software askea munduko komunitate zientifikorik handiena eratzen duela)
  • ...gizaki bakoitzaren gaitasun, behar, interes eta berezitasunen araberako aportazioekin eraikitzen diren komunitateak ahalbidetzen ditu.

Konstruktibismoa izanik azken hezkuntz erreformen oinarria (horixe da hain zuzen ere, duela gutxi onartu den Euskal Curriculumaren ardatz nagusietako bat) ezin dugu horrelako testuinguru metodologiko bat imajinatu software pribatiboan oinarrituz, bere ezaugarri nagusienak bezala ezagutzaren errepresioa eta oskurantismoa izanik. Software askearen bitartez ezagutzaren eta informazioaren barreiatzea bermatzen dira, bertan ikasleek modu parte-hartzaile batean... 

...elkarlanean lan egiten dute aktiboki arazoen konponbidean.
...benetako arazo konplexuei aurre egiteko beharrezkoak diren gaitasunak, bitartekoak eta jarrerak garatu beharko dituzte.
...arazo horien aurrean nola lan egin ikasi beharko dute 



Abantail ugari dakartzan metodoa den gisan, orain....ERRONKA BERRIEI AURRE EGITEKO PREST?

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina